top of page

         MUSIKA HISTORIOAURREAN

Gizakiaren musikarekiko interesa betidanik egon da, baina musikaren hasierak ez daude oso zehaztuta. Urte asko atzera egin behar da musikaren hasiera aurkitzeko.

Musika gizakia bezain antzinakoa izan arren, badira hainbat teoria bere jatorriari buruz. Darwinek, esaterako, musika hizkeraren aurretikoa izan zela ondorioztatu zuen.

Lehenengo instrumentu musikalak Paleolito garaikoak dira. Poliki-poliki, historiaurreko gizakia eskura zituen elementuekin musika sortzen hasi zen. Hala nola, harriekin, egurrekin, landareekin ,izotzarekin eta hezurrekin.

Beraz, historiaurreko arbasoek hainbat instrumentu jotzeko ohitura zuten baina orduan musikak, ez zuen gaur egungo helburua. Instrumentuak sorginkeria errituetan espiritu txarrak aldentzeko, ehizatzeko edota lehorte garaietan euria erakartzeko erabiltzen ziren batez ere.

 

bottom of page