top of page

MUSIKA ERROMANTIZISMOAN

Mugimendu musikal hau XIX. mende osoan garatu zen, askok 1820tik 1850era baino ez zela izan uste badute ere. Gainontzeko arteetan mugimendu erromantikoak XIX. mendearen hasieratik erdialdera irauten du.

Musikaren historiako une garrantzitsuena da, izan ere, garai honetan musika arte guztietatik (literatura, pintura, eskultura...) erromantikoena bilakatu baitzen. Aldi horretan, elementu subjektiboek arrazoiak baino indar handiagoa hartu zuten. Artista erromantikoaren ideala barneko mundua zuzenean eta estaldurarik gabe azaltzea izan zen.

Klasizismoaren bukaeran, konpositore askok formula berrien beharra zuten eta subjektibismoz eta originaltasunez betetako espiritu erromantikoa poliki-poliki nagusitzen joan zen. Konposizio berriak sentimenduz beteta zeuden eta adierazkortasunari musikari berari baino garrantzi handiagoa ematen zioten. Artista erromantikoek iraganeko arau zorrotzak alde batera utzi, eta beraien barnetik edo fantasiatik hartu zituzten ideiak, euren arreta batez ere Erdi Aroan eta herrialde urrun eta exotikoetan jarriz. Horretarako, musika forma herrikoiak izan zituzten oinarri. Hori dela eta, garai horretako genero garrantzitsuenetakoa "lieda" (abesti, germanieraz) izenekoa dugu, herri-kantak landuz sortutakoa. Musika erromantikoak, bestalde, istorio bat zuzenean edo zeharka kontatu nahi zuen. Hori dela eta, operen sormenak gorakada handia izan zuten.

bottom of page