top of page

 

MUSIKA ERRENAZIMENDUAN

ErrenazimenduaXV. eta XVI. mendeetako mugimendu soziokultura da. Errenazimenduan agertu zen artistak kulturaren arlo guztiak ukitu nahi izan zituen: arkitektura, eskultura, pintura, literatura eta musika. Eta musikan estilo berpizterik egon ez zen arren, musikak susperraldi bat izan zuen.

Garai honetan, bestalde, Luteroren, Kalbinoren eta Inglaterrako Enrike VIII.aren erreforma erlijiosoa dela bide, porrot egiten zuen Erromako Elizaren batasunak, eta latina, Europako hainbat elizetan, bere pribilegioak galtzen hasi zen, herri-hizkuntzen mesedetan (alemanera, ingelesa, euskara...). Erreforma protestanteak eta baita ere Kontrarreforma katolikoak (Trentoko Kontzilioa, 1545-1563), gainera, eragin handia izan zuten musika arloan. Honek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarri baitzuen. Martin Luterok "koralak" sortu zituen, anglikanoek "anthemen" alde egin zuten zuten eta katolikoek "motetea" aukeratu zuten.

bottom of page