top of page

Erdi Aroa

MUSIKA ERDI AROAN


Historikoki Erdi Aroak Erromatarren inperioaren erortzetik (K.o. 476) Konstantinoplaren jaustea arte (1453) edo Amerikaren konkista (1492) hasi zenera arte hartzen du.

Erdi Aroa fedearen aroa izan zen eta iluntasuna izan zen nagusi. Beldurrez eta sinesmenez betetako mundua. Eta garai honetan, erlijioa ezinbesteko osagaia izan zen arte eta kulturaren adierazpen guztietan, baita musikan ere.



 

-Kantu Gregorianoa: musika erlijiosoa


Erdi Aroko musika, batez ere, erlijiosoa izan zen, egiten ziren lan gehienak Elizarentzat (Erromako elizarentzat) baitziren. Erlijioaren indarrak musika liturgikoa (mezatarakoa) garatzea ekarri zuen, eta “kantu gregorianoa” da horren lekuko. Garaiko musika profanoari aurre egiteko eta Europan liturgia desberdinetan kantatzen ziren abestiak batzeko, instrumentuen laguntzarik gabe kantua maila gorenera eraman zuen eliza kristauak. Kantu gregorianoarensortzailea Gregorio I.a Handia (540-604) aita santua izan zen.

Beraz, kantu gregorianoa (cantus gregorianus) Erdi Aroan sortu zen musika liturgikoaren mota bat da, erritu katolikoan meza laguntzeko eta latinez egindakoa eta monasterioaren barruko bizitzarekin eta beneditar ordenarekin lotutakoa. Gaur egun nahikoa galduta egon arren, tradizioa mantentzen da besteak beste Leire (Nafarroa) Santo Domingo de Silos (Burgos) eta Ganagobieko (Proventza Garaiko Alpeak) monasterioetan.

bottom of page