top of page

    Musika Barrokoan



Barrokoa XVI. mendearen bukaeran hasten da, eliza katolikoaren Kontraerreformak mugimendu erlijioso, politiko eta kultural berri bat eragiten duenean, eta XVIII. mendearen hasiera arte irauten du. Musikari dagokionez, berriz, bere hasiera garai berdinean kokatzen bada ere, bukaerarako data zehatz bat ematen da, 1750a, Johann Sebastian Bachen heriotzaren urtea.

Katolikoak eta protestanteak banatu ondoren sortutako krisi espiritualak eta hainbat faktorek eragindako egoera ekonomiko txarrak aro honetako gizarte-egoera okertu zuten, eta musikan ere aldaketa garrantzitsuak izan ziren.Kontraerreformako elizgizonak musika ideiak indartzeko eta kristauengan eragina emozionala izateko tresna garrantzitsua zela ohartu ziren. Honela, errealitate gogorrari aurre egiteko, konposizioei kutsu dramatiko, goratu eta emozionala eman zitzaien.

bottom of page